castellano   euskara 
 
 
   
 
GAUDEAMUN KORALA OLIMPIADETAN IRABAZLE!
   
  Gaur eguerdian eman zaio bukaera GRAZ (AUSTRIA)n duela 5 egun hasi ziren Mundu mailako V. Olimpiada koralen 1. Atalari.

Gernikako GAUDEAMUS KORALAK,  Julia Foruriaren zuzendaritzapean urrezko bi domina eta zilarrezko domina bat lortu ditu, GRAZ (AUSTRIA)n ospatzen ari den Mundu Mailako V. Olimpiada koralean.

Goizeko 10etan 8.000 inguru lagun bilduta geunden Stadthalen aretoan. Eguerdi ingurua izan da pantaila erraldoian eta Olimpiadako aurkezleak eman dituenean GAUDEAMUS KORALAren emaitzak; urrezko bi domina eta zilarrezko domina bat.

Era honetara, 60 haur eta gaztetxok Julia Foruriaren zuzendaritzapean aurreko hilabeteetan egindako lanaren fruitu jaso dute gaur. Guztira, 12 lan-musika interpretatu zituzten atzo hiru modalitate ezberdinetan. Gaur, GRAZ-eko Standthalen aretoan giroa pil-pilean zegoen, munduko 400 koruen arteko lehiaketaren emaitzak entzun behar bait ziren. Eguerdiko hamabiak aldera GAUDEAMUS KORALA  (SPAIN) "Gold Medal" entzun dutenean koralisten arteko besarkadak eta poztasunak eragindako negar-malkoak amaitezinak izan dira.
   
 
itzuli
 
 
Plaza Zaharra, 1-2º (Palacio Idiakez). Apartado 234. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 67 00 13    -   Fax: +34 943 67 00 13    -   koralakeae@euskalnet.net