| |
Datorren hilabetean, Abuztuak 4 , Santa Cecilia abesbatzaren kontzertua izango da Zumaiako San Pedro Parrokian, gaueko 22:00etan, Zumaiako Musika Jaialdia Ekitaldearen barruan.
Javier Muguerza Riverok zuzentzen duen Donostiako abesbatzak Gizon armatua: bakerako meza obra abestuko du, Karl Jenkins konpositore galestarrarena. Abesbatzak honakoak izango ditu lagun: Arkaitz Mendoza piano-jolea, Anartz Miguel flauta-jolea, Nicolas Zubia eta Sergio Guarné tronpeta-joleak, Iraide Ansorena eta Iñaki Letamendia perkusionistak, eta Luis Fernández violoncheloa. |