castellano   euskara 
 
 
   
 
Et Incarnatus Orkestra
   
  IX. Solstizio Kontzertua

Lekua: Iraolako zuloa, Urkizu (Tolosa)
Noiz: 2008 . 06 . 22 (Igandea)
Ordua: 12: 30

Lagun agurgarriak, urtero bezala Et Incarnatus orkestrak udako solstizioa dela eta naturan ospatzen duen kontzertua iragartzera gatozkizue. Igazko toki berean izango da, benetan txokoak merezi duelakoan gaude. Urkizu (Tolosa) gainean , Mendikuteren magaleko belaze eta pagadiez inguraturik izango gara Iraolako zuloa izeneko lekuan (telekomunikazio antenaren pean) eguraldia lagun badugu, eta gainontzekoan Urkizuko ermitan izango gaituzue. Ohikoa den bezala amaieran izango da tripa berdintzeko zer jan eta edana bertaratzen zeratenentzat. Ongi eta osasuntsu izan datorkigun uda honetan.

Iristeko era:
Tolosatik oinez; Urkizura doazen bideak, Soldadu Kale eta San Esteban auzotik dute irteera.
Behin Urkizun gaudela, Erniora doan bidea jarraituaz ez da galerarik telekomunikazio antenaren oinarrira iristerarte.
Autoz; Donostiatik autobidetik zatozela: Tolosako hirugarren sarreratik sartu eta Azpeitiara doan karretera hartu. Hau hasi bezain pronto, ba da eskubira Urkizu jartzen duen bidegurutzea. Ermita eta tabernak osatzen duten kaskotxoraino jarraitu eta hau pasa. Kamio hau jarraituaz, bertatik eskuinera irtetzen den bigarren pista hartu, ormigoizkoa hau. Telekomunikazio antenaren oinarrira eramango gaitu.. Aparkatzeko tokia egonagatik, Urkizutik oinez joatea da gomendagarriena.

Kontakturako:   653 747780

PROGRAMA:

- Holberg Suite(1884), Edvard Grieg (1843-1907)
                        -Preludioa
                        -Sarabanda

- Añoranzas, (2007), Jose Urrejola (estreinekoz)

- Holberg Suite -Gavota
                         -Musettea

- Solstizioa Urkizun, (2008), Alvaro Fernandez (estreinekoz)

- Holberg Suite -Air

-Rigodoia

- Muxu bat, Juantxo Zeberio (b. 1968) / Karlos Linazasoro

bla: ainhoa marauri, yann seyrac, isabel cortés; bl: xabier zeberio, leire pikabea, maider aizpurua, ivan garcía; tx: luis fernandez, itziar lertxundi; kb: lerman nieves, jose antonio gomez ; armonika: alvaro fernandez; laskorain abesbatza, naiara mintegi zuzendaria; ereskitxo abesbatza; diseinua: iñaki epelde; alurtxiki elkartea laguntzaile; sirdar: antxon bandres; zuzendaria: migel zeberio.
   
 
itzuli
 
 
Plaza Zaharra, 1-2º (Palacio Idiakez). Apartado 234. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 67 00 13    -   Fax: +34 943 67 00 13    -   koralakeae@euskalnet.net