castellano   euskara 
 
 
   
 
TOLARETXIPIK SANTANDERREN ZUZENDARITZARI BURUZKO IKASTAROA ETA LANDARBASOK KONTZERTUA CASTRON
   
  Iñaki Tolaretxipi zuzendariak, Kantabriako Unibertsitateak antolaturiko IX. Uda Ikastaroetan parte hartuko du, Abesbatzen Zuzendaritzaren inguruan egingo den ikastaro batean. Rupert Damerell, Jesús Carmona eta Esteban Sanz Veléz irakasleekin batera arituko da uztailaren 7, 8 eta 9an, abesbatza baten errendimendua hobetzeko moduak aztertuko dituztelarik. Informazio gehiagorako: www.nican.es/cursosverano edo 902 20 16 16 telefonoan.

Bestalde, ekainaren 7an Landarbaso Abesbatzak kontzertua eskainiko du Castro Urdialesen, XIX. "Estelas Musicales" Zikloaren barnean. Kontzertu garrantzitsua izango da, Zikloa bera irekiko duen kontzertua izango baita. Eta Landarbasok aurkeztuko dituen obrak hauxek izango dira:

Phartitze trixte huntan Arm. Iñaki Tolaretxipi (1972)  
Ave Maria                                Xabier Sarasola (1968)  
Bogoroditsie Dievo                 Sergei Rachmaninov (1873-1943)  
Ave Maria                                Nathaniel Dett (1882-1943)  
Heliseb väljadel                 Urmas Sisask (1960)  
My Lord, What a morning H. T. Burleigh (1866 - 1949)  
Bogoroditsie Dievo, raduysia Sergey khvoshchinsky (1957)  
Gauza bat deklaratzen Emil Cossetto (1918-2006)  
Aritz Adarrean - Katalin Julen Ezkurra (1930)  
Gonna Sing                 Kirby Shaw (1941)

Musika koralaz gozatzeko parada izango da Castron ekaina eta uztailan, Zikloa hurrengo kontzertuekin osatuko baita: ekainaren 14an Burlatako (Nafarroa) San Blas Abesbatza; ekainaren 21n Gasteizko Enol Abesbatza; ekainaren 27an Corrales de Buelnako Abesbatza (Kantabria); eta uztailaren 11n Castro Urdialeseko Santa Maria Abesbatza.
   
 
itzuli
 
 
Plaza Zaharra, 1-2º (Palacio Idiakez). Apartado 234. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 67 00 13    -   Fax: +34 943 67 00 13    -   koralakeae@euskalnet.net