castellano   euskara 
 
 
   
 
ANDRA MARIREN FORMAZIO KORUENTZAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK
   
  Astelehen honetan, maiatzak 26, matrikulazio epea irekiko da ekainaren 13 arte. Orereta Txiki Abesbatzan jarraitzeko asmoa duten abeslari guztiek izena eman beharko dute, baita Musika Tailerretik Orereta Txiki abesbatzara pasa behar dutenek ere. Idazkaritza astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara irekita egongo da.

Matrikula momentuan berme bat ordaindu beharko da, kontu korronte batean ingresatu beharko dena (idazkaritzan eskatu). Berme hau irailean ordaindu beharko den kuotatik deskontatu egingo da, jakina.

Ez ahaztu, matrikulazioa burututzat emateko, aipatutako epean, dirua ingresatu behar dela.

Plaza kopuru mugatua dela eta, Orereta Txiki Abesbatzara sartu nahi duen orok entzunaldi txiki bat izango du. Entzunaldiak maiatzaren 29tik ekainaren 19arte egingo dira.

Hurrengo kurtsoan aurtengo ordutegia mantenduko da. Beraz, Orereta Txikiko ensaioak astelehenetan 17:30tatik 18:30tara izango dira.
   
 
itzuli
 
 
Segundo Izpizua 6, 2º E. Apartado 285. E 20100 Errenteria (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 344 800   -   Fax: +34 943 513 856   -   koralakeae@euskalnet.net