castellano   euskara 
 
 
   
 
JOLASEAN MUSIKALA ABENDUAK 27 eta 28an  (Oñati)
   
  Jolasean Musikala Abenduak 27 eta 28an egingo den estreinaldiko musikala da. Josu Elberdinek ipini dio musika eta Andoni Moreanok berri historia idatzi du. Historia politta eta abenturez betea da. Honoko hau da argumentua:

Jon beti jolasean dabilen umea da. Bere nahi gerlari famatua izatea da. Eta etxean bere gurasoen errietak jasan behar ditu. Horregatik, basora ihes egiten du han biziko dituen abenturen bidez gerlari famatu bihurtzeko. Hasieran basoan ondo bizi da han egiten dituen lagunekin jolasean. Baina gaua iristean etxera itzuli nahi du, baina ez du etxerako bidea ezagutzen. Han dagoen zuhaitz batek Jon negarrez ikustean lezio garrantzitsu bat ematen dio, gurasoei kasu egin behar zaie.

Guztira 3 funtzio egongo dira bi egun horietan. 27an (17:00etan eta 19:30etan). Eta 28an aldiz 18:30etan. Denak SANTA ANA Antzokian. Sarrerak 5 euro (haur nahiz heldu) balioko dituzte eta aurrez salgai egongo dira kultur etxean.

85 pertsona inguru arituko dira lanean. 19 pertsonako orkestra, 45 abeslari, narratzaile 1, 7 bakarlari, extrak, gurasoak... Hainbat jendek egin du posible hau guztia, eta dagoeneko gogoa dugu hau guztia jendeari erakusteko.

Reto guztiz berria izango da, musikal bat bezela funtzionatzuko baitugu. Orkestra eta korua estenatokitik kanpo egongo da eta estenatokiarekin bideo-telebistaz egongo da komunikatuta. Aurtengo musikalak ere badu beste nobedade bat, 7 bakarlari dauzka (4 ume eta 3 nagusi). Orainarte sekula ez dugu lan egin hainbeste bakarlarirekin. Eta lan gogorra hari gara egiten dekoratuakin ere... Hainbat sorpresa egongo dira.

Parte hartuko dute:

Ganbara Orkestra
Ganbara Txiki Abesbatza
Irene Agirre, Jon (protagonista)
Itsaso Ugarte, Amaia Guridi eta Maider Barrena, Animaliak
Amaia Biain eta Gorka Aranburu, Gurasoak
Ander Zelaia, Zuhaitza
Amaia Castañeda, Dendaria

Narratzailea: Xabi Ormazabal
Zuzendaria: Aitor Biain

Jende guztia animatu nahi dugu gure lana ikustera. Politta izango delako.
   
 
itzuli
 
 
Plaza Zaharra, 1-2º (Palacio Idiakez). Apartado 234. 20400 Tolosa (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 67 00 13    -   Fax: +34 943 67 00 13    -   koralakeae@euskalnet.net