castellano   euskara 
 
 
   
 
LANDARBASO ABESBATZA ELIZ MUSIKAKO ZIKLOETAN BURU BELARRI
   
  Bidali berri dugu aste honetan Landarbaso Abesbatzak eskainiko dituen kontzertuak, baina ezin ahaztu ditzakegu martxoan zehar adostutako beste hainbat kontzertu. Landarbaso Abesbatzak LAU kontzertu eskainiko ditu eliz musikaren inguruan. Konpromisu ugari eta gonbiteak oso leku desberdinetatik iritsi zaizkio abesbatzari:

          - Martxoaren 7an 20:30ean Pasai Antxoko Elizan, Antxoko Bandak antolatzen duen Zikloaren barnean.  
          - Martxoaren 9an Hondarribiko 31. Eliz Musikaren Zikloan arituko da Landarbaso.  
          - Martxoaren 17an Donostiako Ibaetako Espiritu Santuaren Elizan kontzertua eskainiko du Donostiako Eliz Musikaren Zikiloaren barnean.  
          - Martxoaren 20an Santanderreko Eliz Musika Zikloaren barnean Corrales de Buelnan kontzertua 20:00etan.

Kontzertu guztiak dira garrantzitsuak, baina bereziki Santanderreko Eliz Musikaren Zikloan aritzeko aukera azpimarratu behar da. Maila handiko Zikloa da eta Landarbasok hurrengo obrak aurkeztuko ditu:

          - Ubi Caritas (M. Duruflé).  
          - Bogoroditsie Dievo (S. Rachmaninov).  
          - Psalmu 126 zsoltár (G. Orban).  
          - Ubi Caritas (I. Raminsh).  
          - Ave Maria (N. Dett).  
          - Heliseb väljadel (U. Sisask).  
          - My Lord, what a morning (H.T. Burleigh).  
          - Gloria (de la Misa Brevis) (V. Miskinis).  
          - Bogoroditsie Dievo, raduysia (S. Khvoshchinsky).  
          - Gonna Sing (K. Shaw).  
          - Ride the Chariot (M. Hogan).

Abesbatzak gustura prestatu ditu eliz musikako kontzertu hauek eta abesbatzen musika gustuko duten guztiei gonbitea luzatu nahi die eskainiko dituen kontzertuetara hurbil daitezen.
   
 
itzuli
 
 
Segundo Izpizua 6, 2º E. Apartado 285. E 20100 Errenteria (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 344 800   -   Fax: +34 943 513 856   -   koralakeae@euskalnet.net