castellano   euskara 
 
 
   
 
OTSAILAREN 23 ETA 24AN EGINGO DEN TAILERRAREN BERRI EMAN NAHI DA
   
  Otsailaren 23 eta 24an egingo den tailerraren berri eman nahi da. Tailer honetan euskal herriko 5 talde desberdinek hartuko dute parte. Gipuzkoatik bi talde, Arabatik beste bi eta Bizkaitik bat. Honoko hauek dira taldeak:

          - Ganbara Txiki Abesbatza (Oñati). Zuzendaria: Aitor Biain.
          - Ametsa Txiki Abesbatza (Irun). Zuzendaria: Leticia Vergara.
          - Udaberria Eskolania (Gasteiz). Zuzendaria: Nagore Alangua.
          - Kanta Kantari Vedruna Abesbatza (Gasteiz). Zuzendaria: Silvia Hernandez.
          - Brioletak Abesbatza (Amorebieta). Zuzendaria: Jaurne Bilbao

Tailer honetan Basilio Astulez zuzendari ospetsuak hartuko du parte. Horretarako haur guztiek dagoeneko berak aurrez prestatutako programa bat irakurrita eramango dute tailerrera. Eta bertan Astulezek ume guztiekin batera egingo du lan. Lan guztiaren emaitza Zarautzeko elizan ikusteko aukera egongo da, han egingo baita tailer amaierako kontzertua igande arratsaldean.

Kantu Tailer hau Zarauzko albergean eramango da aurrera, 120 pertsona baino gehiago baitira.

Esperientzia politta izango dela ziur gaude. Gainera haurrak ilusioz beterik daude tailerrera joateko.

DATOS CONCIERTO

2008ko otsailaren 24ko haur abesbatzen kontzertuaren egitaraua. 18:00etan Zarauzko Santa Maria la Real Parrokian:

          O. Fischer,                           AVE MARIA
          M. Sirett, arr.                        IRISH LULLABY
          M. Leite, arr.                        TRES CANTOS NATIVOS
          P. Gritton, arr.                      OPHELIA LETTER BLOW´AY
          F. York, arr.                         MONKEY AND TORTLE
          H. Hishikaru, arr.                 AIZU BANDAI SAN
          N. Page, arr.                        NISKA BANJA

Zuzendaria: Basilio Astulez Duque
Pianista: Silvia Hernández González
   
 
itzuli
 
 
Segundo Izpizua 6, 2º E. Apartado 285. E 20100 Errenteria (Gipuzkoa)   -   Tel.: +34 943 344 800   -   Fax: +34 943 513 856   -   koralakeae@euskalnet.net