 |
1991ko maiatza-ekainean jaio zen KANTUZ aldizkaria.
"EAE Aldizkaria-Boletín" izeneko berde koloreko
buletin txiki bat zen. 11. zenbakia izan zen KANTUZ izenarekin
argitaratu zen lehenengoa, musika liburutegiek aldizkaria
katalogatu ahal izateko berezko izena eskatzen baitzuten.
Federazio, abesbatza eta abeslarien arteko lotura izateko
grinaz jaio zen aldizkari honen ibilbidea luzea izan da, baina
etorkizunean bere bidea egiten jarraituko duela dirudi, irakurlegoaren
oniritzia lortu baitu.
Gaur egun aldizkaria hiru hilabetetan behin argitaratzen da,
1.500 aleko tirada egiten delarik aldi bakoitzean. Zalantzarik
gabe, konpromisuaren adibide garbia da, baina ezin da ahaztu
bizitza musiko-koralaren kide guztien parte hartzea ezinbestekoa
dela aldizkari honen egunerokotasunean. |
|
|
|