| |
Euskal Herriko Abesbatzen Elakarteak, HIRUGARREN KANTALDI IREKIA 2006ra gonbidatzen zaitu, mota guztietako abesbatza eta barkarlariei zuzenduta. Hiru mintegiren bitartez, eta Javier Busto, Basilio Astulez eta Dante Andreo irakasleen ardurapean, mintzaira ezberdin eta interes handiko errepertorio koralak aurkitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Basilio Astulez - Ahots zuriak
Bizkaian Leioako Kontserbatorioko irakaslea da; haur eta gazte abesbatzetako kantua korala sustatzeko lan handia egiten ari da bertan.
Kantika Korala haur abesbatza, La Kantoria gazte abesbatza eta ahots nahasietako San Juan Bautista Abesbatza zuzentzen ditu. Zentro horrekin zerikusia duten abestaldeak dira eta musika-lan handia egiten dute.
Ahots zurien Vocalia Taldea ganbera-abesbatzaren zuzendaria da baita ere; nazioarte mailan hainbat alditan saritu dute.
Kantu korala zabaltzeko eta zuzendariak trebatzeko abesbatzetako hainbat federazio eta erakunderekin elkarlanean ari da sarritan.
Obrak:
O MAGNUM MYSTERIUM (M. Kocsár)
KYRIE (P. Janczak)
HUSBY BRUDMARSCH (Arr. I. Johnsdotter)
THIS LITTLE LIGHT OF MINE (Arr. K. A. Pöllänen)
Javier Busto - Ahots lodiak
Musika formakuntza autodidaesbatzen Zuzendaritza Erwin List-ekin ikasi zuen. Hondarrabiko “Eskifaia” abesbatzaren sortzaile-zuzendaria. “Kanta Cantemus Koruaren” sortzaile-zuzendaria Gipuzkoan. Tolosako Abesbatza Lehiaketako Komite Teknikoa kide da, eta baita Legnano (Italia) Jaialdikoa ere.
Obrak:
ADIOS ENE MAITIA, (Arm. J. Bello Portu)
AI, HORI BEGI EDERRA! (Arm. J. Busto)
ANGELE DEI (Andrew J. P. Keelan)
LAUDATE DOMINUM (J. Busto)
NANA DE FLOR-NEGRA (M. Pérez)
Dante Andreo - Ahots nahasiak
Argentinan jaioa da eta, antzinako musika espainiarra eta musika kolonial iberoamerikarraren interpretazioan espezializatu da.
Abesbatzaren jardueran ari da erabat, eta Espainia, Frantzia, Argentina, Venezuela, Kolonbia eta Mexikoko abesbatzak zuzendu ditu.
Erakunde publiko zein pribatuek gonbidatuta, maisutasun handiko eskolak eta Antzinako musikaren interpretazioari buruzko mintegiak ematen ditu.
Abesbatzetako kantu erlijioso eta profano ugari konposatu du; besteak beste F. Garcia Lorca, R. Albertiren testuetan oinarritutako konposizioak dira.
Sari ugari jaso ditu musikagile gisa.
Obrak:
MOTETE ¡OH SEÑORA! (H. Franco)
TÉMPORE PASCHÁLI AD MATUTÍNUM, INVITATÓRIUM XII SURRÉXIT DÓMINUS VÉRE (H. Franco)
ESO RIGOR E’REPENTE (G. Fernández)
CÓRTAME UNA ROSA BLANCA (D. Andreo)
UNO (Arr. D. Andreo)
CANTOS DE LA TIERRA (D. Andreo)
TRES CANTOS ANDINOS (D. Andreo)
datak
2006ko abenduaren 6tik 9ra (biak barne).
lekua
Ikastaroa Josefinos ikastetxean zentroan aurrera eramango da. ORDUÑA (Bizkaia).
Ian programa
Goizetan, ahots zuri eta ahots grabeen atelierrak, eta arratsaldetan, ahots nahasien atelierrak. Azken egunean Bermeon (Bizkaia), kontzertu bat eskainiko da.
matricularen prezioa
140 € (materialak, ostatua eta mantenua barne). Matricularen ordainketa ondorengo kontu zenbakian egin beharko da: Euzkadiko Kutxa 3035.0125.15.1250015901, abeslariaren izena eta abizenak adieraziz.
plaza kopurua
Plaza kopurua mugatua izango da. Eskaintzen diren plaza baino eskaera gehiago izan ezkero, izen emate ordena errespetatuko da zorroski.
izenemateak
Izenemate orria eta diru sarreraren ordainagiriak Euskal Herriko Abesbatzen Elkartera bidali beharko dira 2006ko azaroak 28a baino lehen.
OHARRA
Ikastaroa “UNI- Hezkuntza Esparruan” egingo da. Otaola Hiribidea, 29, Eibar (Gipuzkoa.)
Ostaturik gabeko matrikula murritzak egiteko aukera badago 95 euroren truke bazkaria eta ikastaroa barne. Dante Antreok landuko dituen partitura orijinalak beste gainontzeko materialearekin batera bidaliko dira, matrikula egiterakoan 4,5 euro gehituz gero ikastaroan zehar ere jaso ahal izango dira. |