Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea (EAE) Koruen Konfederazio bat da, irabazi asmorik ez duena, eta Euskal Herriko hainbat abesbatza federazio elkartzen ditu.
1984an sortu zen, Euskal Herriko lurraldeetako abesbatzen federazioak batzeko helburuarekin. Bere eskura zeuden legezko baliabideen bitartez kultura sustatzeko eta garatzeko helburua zuen, eta arreta berezia eskaini nahi zitzaion koru musikari.
2004ko otsailean, Eusko Jaurlaritzak erabilera publikoko erakunde gisa onartu zuen
Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea (EAE) nazioarteko hainbat erakundetako kide da: Europa Cantat (Abesbatzen Europako Federazioa), Jeunesses Musicales Internationales elkartea eta IFCM (Koru Musikarako Nazioarteko Federazioa).
Heziketaren alorrean, hainbat ikastaro eta tailer antolatzen ditu; irakasgai horietan aditu diren irakasleek ematen dituzte ikastaroak. Hainbat arrazoirengatik koru musikan bete gabe dauden baina eskari handia duten esparruak betetzeko helburua du.
EAEren helburu nagusia, web gune berriaren bitartez konfederazioko kide diren federazioen eta koru musikan interesa duten guztien elkargunea izatea da. Koru musika hurbildu eta etengabe hori hedatzeko lan egitea da Konfederazioaren nahia.
© EAE 2013
San Juan, 8 - Etxabea
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 43 33 67 - 656 79 07 36