
2013 uztailaren 9tik 13ra
Abesbatzen Zuzendaritza ikastaroak bi helburu ditu: abesbatzen zuzendaritzan interesa duten gazteak trebatu eta, esperientzia gehiago duten zuzendariak birziklatu eta euren ezagutza handitzeko aukera eman.
Hezkuntza entitate jakin batzuek maila profesional gorenean lantzen dute abesbatzen zuzendaritza, eta beraz, entitate horiek betetzen ez duten esparruaz arduratzen gara gu.
Ikastaro horretan parte hartu ahal izateko, ikasleak 17 urte baino gehiago izan behar ditu eta musika irakurtzeko gaitasun onargarria izan behar du.
Lau maila ditu ikastaroak:
-Lehen maila: oinarrizkoa edo hastapenekoa da. Ikastaroan lehen aldiz izena ematen duten ikasle guztiak sartzen dira maila horretan.
-Bigarren A maila: zuzendaritzan ezagutza pixka bat izan baina oraindik esperientzia handirik ez duten ikasleak sartzen dira maila horretan.
-Bigarren B maila: maila honetan parte hartzen duten ikasleek koru zuzendaritzan duten ezagutza nahiko nabarmena da. Zailtasun gehiago du maila honek eta ikasleak azken mailara igarotzeko trebatzen dira.
-Hirugarren maila: maila aurreratua da. Hori amaitzen denean, ikasleak koruak zuzentzeko gaitasun handien jabe izaten dira.
Astebeteko iraupena du ikastaroak.
Ikasleen lan erritmoa handia izan ohi da; Abesbatzen Zuzendaritzarako eskola berezituez gain, ahots teknika ere erakusten zaie, banaka edo taldeka, eta zuzendaritzan lagungarri izango zaizkien beste irakasgai batzuk eskaintzen zaizkie.
Ikastaroan aurreinskripzioa
© EAE 2013
San Juan, 8 - Etxabea
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 43 33 67 - 656 79 07 36